XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbakien zuzenketa honako eran egin da: . VI-10an kapitalaren saldoa kalkulatu da, hots, 26.000 pezeta hartzekodunak eman ditu.

Likidazio-egun berria (VI-10) eta ixterakoan ipini den egunaren (VI-30) arteko egunak kalkulatu dira (20 egun).

Saldoaren gaineko merkatal zenbakiak hauek izan dira: .

Hauek trunkatzen baditugu 5.200 zenbaki agertzen dira zeintzuk zutabe zordunean idazten baitira kapital hartzekodun saldo batetik datozelako.

13.8. ZEHARKAKO METODOA. ELKARREKIKO INTERESA.

Kontu korronteetako likidaziorako metodo zuzena ezagutzen dugu eta, ikusi dugunez, batzutan, irekitzeko unean ipintzen den ixte-eguna aldatzeko beharra sortzen da.

Ixte-egunaren aldatzeak merkatal zenbakien zuzenketa eskatzen du eta, horregatik, metodo zuzenak dituen eragozpenen arteko bat hau da.

Metodoaren Azalpena.

Metodo hauetan, merkatal zenbakien kalkulua zeharkako era batean egiten da.

Horrexegatik, hain zuzen, zeharkako metodoa edo metodo atzeragarria esaten zaio.

Kapital bakoitzaren merkatal zenbakien kalkulaketa behin-behineko ixte-egun batekiko egiten da.

Kontua ixterakoan merkatal zenbakiak zuzentzen dira, kapitalen balioa behin betiko ixte-egunean gaurkotzen delarik.

Metodo honetan kontzeptu berri bat agertzen da: AROA.

Aroa, kontua irekitzearen unean jartzen den behin behineko ixte-eguna da.

Behin behineko egun hau, aroa deritzona, lehenbiziko mugaegunaren eguna izatea edo, egun hori baino lehenagoko beste edozein egun izatea komenigarria da.

Horrela, mugaegun guztiak aroa baino beranduagokoak izango dira.